Legazpiko Udalaren klima aldaketari aurre egiteko ahaleginak, Jaurlaritzaren aitorpena jaso du
Berotegi efektuko gasak murrizteko munduan egindako ahalegin kooperatibo handiena da eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hamar udalek bat egin dute. Atzo, Jaurlaritzak aitorpena egin zien Donostiako Kursaal jauregian. Legazpiren ekarpena honakoa da: urtero udalerriko eta udaleko berotegi efektuko gasen isurien inbentarioa egiten du. Gainera, Jaurlaritzaren ustez, “nabarmentzekoa” da legazpiarrek energia-kontsumo arduratsuaren eta herritarren parte hartzearen alde egiten duten lana.