Bareak Opari txartela: 40 euro ordaindu, 50 gastatu
BEASAIN // Beasaingo Bareak merkatari elkartea gabonetako kanpainan murgilduta dago. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Bareakek Opari txartelak salduko ditu herritarrek gabonetako erosketak herrian bertan egin ditzaten bultzatzeko. Txartelak 40 euro...

Beasaingo Bareak merkatari elkartea gabonetako kanpainan murgilduta dago. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Bareakek Opari txartelak salduko ditu herritarrek gabonetako erosketak herrian bertan egin ditzaten bultzatzeko. Txartelak 40 euroan erosteko aukera izango da Nafarroako Kutxan, eta 50 euroko erosketak egin ahal izango dira. 300 bonu salduko dituzte gaur hasita. Urtarrilaren 5era arte erabil daitezke.