Gabonetako kanpaina hasiko du gaur Bi Tartean Merkatarien Elkarteak
Bono kanpainarekin hasiko du abendua Bi Tarteanek. 50 euroko 800 bale salduko dituzte, 40 euroan. Hala, erosleak hamar euro aurreztu ahal izango ditu. Gaurtik aurrera eros daitezke bonoak, Bi Tarteanen
Bono kanpainarekin hasiko du abendua Bi Tarteanek. 50 euroko 800 bale salduko dituzte, 40 euroan. Hala, erosleak hamar euro aurreztu ahal izango ditu. Gaurtik aurrera eros daitezke bonoak, Bi Tarteanen bulegoan. Urtarrilaren 5a arte gastatu ahal izango dira elkarteko dendetan.
Hainbat zozketa erosleen artean
Bestetik, abenduaren 9tik 18ra Olentzeroren zozketarako baleak banatuko dizkiete Bi Tarteaneko dendetan erosketak egiten dituztenei. Ehun euroko hogei erosketa bale zozketatuko dituzte. Azkenik, abenduaren 28tik urtarrilaren 5era dendariek emandako produktuak zozketatuko dituzte erosleen artean.
Gabonetako erosketak herrian egitea da kanpainaren helburua. Urretxu-Zumarragako 97 dendak osatzen dute elkartea.