Jakoba Errekondok hitzaldia egingo du gaur Itsasondon
Goierriko Baratza dendaren 10. urteurrena dela eta, gaurko hitzaldia antolatu dute, Itsasondon. Jakoba Errekondorekin elikadura osasungarriaz, norbere baratzea egiteko moduaz eta osasunaz solastu ahalko da. Bizi baratzea liburua aurkeztuko du, bien bitartean. Hitzaldia gaur (abenduak 1, asteartea) 18:30ean hasiko da, kulturgunean.