
Oiharte sagardotegikoek beste produktu bat aurkeztu dute, gaur: ‘Ama Oiharte sagardo natural aparduna’ Produktu hau edari apardun freskagarria da, ahoan fina, kolore argikoa eta
burbuila txikiez osatua. Sagardo natural batetik abiatu eta botilan bigarren aldiz fermentatzen dute sagardoa, xanpaina egiteko erabiltzen den antzeko prozesu tradizionala erabiliz, haiz zuzen. Prozesuak, gutxienez, sei hilabete irauten du, eta bukaeran lortutako produktua da hau. Aurkezpenean Oiharte sagardotegiko Haritz Egurenek azaldu du sagardo hau erabat aproposa dela edozein ospakizunetarako. Gainera, duen alkohol graduazioa ez da oso altua: %7 ingurukoa, sagardoa baino %1 altuagoa.
Lote txikian merkaturatuko dute, eta hainbat lekutan izango da erosteko aukera:
Zeraingo Turismo Bulegoan, Ordiziako D’ elikatuz Turismo Bulegoan, Idiazabalgo gaztaren interpretazio zentroan, Igartuibeiti Baserri Museoan eta online
wwww.sagardo.com helbidean.