
Aramako pilotariak, Aitor Zubieta etxarriarra bikote duela, ezin izan du irabazi Juan Martinez de Irujoren eta Beñat Rezustaren aurkako partida. 22-17 bukatu da partida. Irribarriaren lehenengo mailako txapelketako lehen partida izan da gaur Eibarko Astelehenan jokatu duena.
Hurrengo partida, hilaren 14an jokatuko du aramar gazteak, Tolosako Beotibarren, 16:30ean, Berasaluze II-Beroiz bikotearen aurka.
Albisu Urretxun
Bestalde, Jon Ander Albisu ataundarrak eta Imanol Artolak, Santa Lutzia egunean, hilaren 13an, Urretxuko Ederrenan jokatuko dute txapelketako bigarren partida, Olaizola II-Urrutikoetxearen aurka.
Txapelketako partidaren aurretik,
Aritz Lasa eta Xabier Erostarbe goierritarrak Gorka-Merinoren aurka lehiatuko dira.