Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi txapelketaren galan, igandean, Oroitz Maiz soinu jotzaile zena omendu zuten. 2006an finalera iritsi zen lehiaketa horretan, eta, Hauspoz elkarte antolatzaileko kide bezala, laguntzaile ere izan zen gero. Agertokian, ...

Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi txapelketaren galan, igandean, Oroitz Maiz soinu jotzaile zena omendu zuten. 2006an finalera iritsi zen lehiaketa horretan, eta, Hauspoz elkarte antolatzaileko kide bezala, laguntzaile ere izan zen gero. Agertokian, argi izpi baten pean, aulki bat, lore sorta bat akordeoi bat ipini zituzten, berak grabatutako Astor Piazzollaren
Oblivion pieza bozgorailutik ari zen bitartean. Argazkian, Janne Valkeajoki finlandiar irabazlea, Shen Wang txinatarra bigarrena, eta Arseniy Strokovskiy errusiarra hirugarrena, atzean aurtengo gainontzeko finalistekin, Amaia antzokian.