Hondakinen bilketako sistema abian da: gaur kendu dituzte zaborra biltzeko hondakin berdeak, eta errefusarena jarri dute
Pixoihal eta errefusaren ontzi berriak
Abian da Idiazabalen zaborra biltzeko sistema berria. Gaur
kendu dituzte betiko zabor-edukiontzi berdeak, eta horren ordez edukiontzi grisak jarri dituzte. Edukiontzi grisean errefusa biltzen da, hots, birziklatu ezin daitezkeen hondakinak. Orain, beraz, dauden birziklatzeko lau edukiontziak (beira, papera, ontziak eta organikoa) izateaz gain errefusarena ere izango dute. Errefusaren ontzia beti itxita egongo da, eta astean behin ireki ahal izango da,
asteazkenetan. Txartela beharko da horretarako. Gainera,
behar bereziak dituztenentzako, esaterako haurrak eta adineko pertsonak, pixoihalentzako
edukiontzi bereziak jarri dituzte, eta horiek bai,
edozein unetan ireki ahalko dira.
Joan den
azaroan aurkeztu zuten sistema berri hau, eta udalak aho batez onartu zuen.
Betiko zabor-edukiontzi berdeak kentzen
Betiko zabor-edukiontzi berdeak kentzen