«Goizean neurtzen dut zenbat euri egin duen aurreko egunean»
26 urte daramatza Emilio Alvarezek euri eta tenperatura neurketak egiten Espainiako Meteorologia agentziarentzat. Plubiometroa zein termometroak etxeko zelaian ditu.Nolatan hasi zinen euria eta tenperatura neurtzen?Egiten dudan lan honek ez du zerikusi...
26 urte daramatza Emilio Alvarezek euri eta tenperatura neurketak egiten Espainiako Meteorologia agentziarentzat. Plubiometroa zein termometroak etxeko zelaian ditu.
Nolatan hasi zinen euria eta tenperatura neurtzen? Egiten dudan lan honek ez du zerikusirik nire lanpostuarekin. Duela urte askotik Ordiziako Udaleko langilea naiz, eta urarekin lotutako gaiak eramaten nituen: ura moztea, matxurak konpontzea… Egun batean, udaleko aparejadore batek esan zidan ea zergatik ez nuen hemen estazio meteorologiko bat jartzen. Zein izan zen jarraitu zenuten bidea? Aparejadore haren bidez egin zen ia guztia. Hark deitu zuen Igeldora. Bertako buru zen Alvarez Usabiaga meteorologo ezaguna. Hari aipatu zion ideia, eta hark gustura onartu zuen gure eskaria. Horrela ekarri genituen plubiometroa eta tenperatura neurgailua. Egun, Igeldon eramaten dituzte euri eta tenperaturaren neurketak. AEMET Espainiako Meteorologia Agentziaren adar bat da Igeldon dagoena. Han arduratzen dira nik pasatzen dizkiedan datuak konparatzeaz eta interpretatzeaz. Beraz, nik jaso eta bidali egiten dizkiet gutun bidez datuak. Lan gogorra da? Inolaz ere ez. Ez da lan gogorra, goizean neurtzen dut eta ez du bestelako lanik behar. Orain arte bi langile arduratzen ginen kontu honetaz, eta hilabete bakoitzean batek egiten zuen, nire lankideak eta nik; orain, baina, zerbitzu orokorretan nabil lanean udalean, eta nik bakarrik eramaten dut neurketa. Egunero, goizean jaikitzen naizenean ikusten dut zenbat euri egin duen plubiometroan, eta zirriborro batean apuntatzen joaten naiz. Urte asko daramatzazu neurketa hauekin. Aldatu da metodologia? Jarraitu dugun metodoa berdina izan da urte hautan guztientan. Tenperatura neurtzeko kutxa ekarri genuen, eta bertan jarraitzen du ordutik. Plubio- metroa ere etxeko zelaian dago jarria. Noizbehinka etortzen dira agentziakoak neurtzeko tresnak ondo dauden ikustera, zer nolako egoeran dauden. Hori garrantzitsua da, lortzen diren datuak ahalik eta zehatzenak izateko. Eskuz egin beharreko lana da. Bai, baina tira. Bestalde, etxe honetatik gorago, Ordiziako depositoan jarri dute satelite bidez neurtzeko. Hala ere, badaezpada hemen dagoena ere mantendu nahi dute. Hemendik hiru urtera edo banoa ni, eta ez dakit nor etorriko den. Galdetu diet ea kendu behar duten, baina ezetz esan didate. Satelite bidez ematen diren datuak fidagarriak direla diote, baina hemengoak ere bai. Horrela, biak konparatu egin ditzakete eta bataz bestekoa ateratzen dute. Hemendik hiru urtera jubilatu egingo zara, ordea.