PSE-EEko kidek larrosak banatu eta herritarren babesa eskatu dute azokan
Odon Elortza Espainiako Kongresurako hautagaia buru zutela, PSE-EEko kideak Ordiziako azokan izan dira gaur, azoka eguna zela aprobetxatuz. Iñaki Dubreuil Ordiziako zinegotzi sozialista lagun, plazako postuak ikusi dituzte aurrena. Ondoren, ohiko larrosa eta eskuorri banaketa egin dute ferian. Abenduaren 20an botoa ematera joateko deia egin du Elorzak, eta gogorarazi du, PPren gobernua kendu eta aldaketa burutzeko aukera erreal bakarra PSOErena dela eta Pedro Sanchez presidentetzarako hautagaiarena dela. Bere aldetik, kongresuan Gipuzkoarako “garapen ekonomikoa eta enplegua bultzatzen duten proiektuak” defendatuko dituela azaldu du.