Santa Lutzi ferian 500 abelburu eta 491 salmenta postu izango dira
Urretxu Zumarragan dagoeneko prest dute dena Santa Lutzi feriarako. Aurten, gainera, igandea izanik, jende andana espero da. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute udaletatik. Zer ikusia eta
- 18:00. Arabako Errioxako XXIV. Ardo azoka. Arabako Errioxako upategiak, pintxoak, musika… 22:00ak bitartean Urretxuko Iparragirre plazan.
- 19:00. ‘Manuel Ruiz’ Arabako Errioxako ardo dastatze irekia Urretxuko udaletxean. Bertako produktuen pintxoak jateko aukera ere egongo da. Ardoak eta bi pintxo, 2 eurotan.
- 08:00-14:00. Zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta sariketa. Urdaneta hiribidean.
- 08:00-14:00. Nekazaritzako tresnen feria. La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
- 09:00-14:00. Azoka bereziak. Errezil sagar, fruta eta barazki lehiaketak. Landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai: eztia, ogia, gazta, taloak… Euskadi plazan.
- 09:00-14:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta. Euskadi plazan eta trenbidearen gaineko zabalgunean.
- 09:00-14:00. Azoka bereziak. Fruta eta barazki sariketak eta bertako produktuen salmenta Gernikako Arbola plazan.
- 09:00-14:00. Eskualdeko ezti sariketa, Gipuzkoako Eztizaleen elkarteak antolatuta. Areizaga kaleko arkupeetan.
- 09:00-14:00. Eskulanen salmenta eta erakusketa. Iparragirre kalean.
- 09:00-16:30. Arabako Errioxako XXIV. Ardo azoka. Iparragirre plazan.
- 13:00. Artzain txakur erakustaldia. Zubimusu plazan.
- 09:00-14:00. Oilasko eta kapoi sariketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
- 13:30. Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
- 09:00. Urretxuko Lizarriturri Txistulari elkartea eta Iratzarri Dultzaineroak Urretxuko kaleetan zehar.
- 10:00. Tolosako Dultzaineroak Zumarragako kaleetan zehar.
- 10:30-12:30. Secundino Esnaola musika eskolako trikitilari taldea Zumarragako eta Urretxuko kaleetan zehar.
- 11:30. Zumarragako Musika Banda eta Antxiñako Ama txistulari taldea Zumarragako kaleetan zehar. Eguerdira arte. Zumarraga-Urretxuko trikitilariak bi herrietako kaleetan zehar.
- 12:30. Herri kirolak Ederrena pilotalekuan. Aizkoran: Iker Bizente-Ugaitz Mugerza, Jon Irazu -Aratz Mugerza, eta Iñaki Azurmendi-Xabier Zaldua Gurrutxazpi. Harri jasotzen: Inaxio Perurena. Sarrera doan.
- 17:00. Profesionalen arteko pilota partidak Ederrena pilotalekuan. Aritz Lasa-Erostarbe Gorka-Merino I eta Olaizola II-Urrutikoetxea, Artola-Albisu.
- 18:00. Idi probak Euskadi plazan. Parte hartzaileak: Pablo Aranberri, Antonio Zabaleta eta Francisco Aranberri.
- 09:00-10:00. Santa Lutzi Feriako XXIII. Argazki rally digitala. Izen ematea Aizpurunea kultur etxean.
- 11:00-14:00. Non dago Wally?