Amaren zain jendea goizen goizetik
Sagardo natural aparduna batetik, eta denboraldi honetako lehen ardi esne litroak bestetik, salgai jarri zituzten atzo Zeraingo Oiharte sagardotegiko arduradunek eta Azpeitiako Xoxote gaztaren egileekZeraingo Oiharte sagardotegikoak Ama izenez merkatur...
Sagardo natural aparduna batetik, eta denboraldi honetako lehen ardi esne litroak bestetik, salgai jarri zituzten atzo Zeraingo Oiharte sagardotegiko arduradunek eta Azpeitiako Xoxote gaztaren egileek
Zeraingo Oiharte sagardotegikoak Ama izenez merkaturatu berri duten sagardo aparduna atzo Ordizian feria gunean aurkeztu zuten. “Uste ez genuen arrakasta izaten ari da eta gutxi batzuk bakarrik ekarri ditugu saltzeko. Hau jakitera, gehiago ekarriko genituen— aitortu zigun Haritz Egurenek. Izan ere, eramandako boteila guztiak laster batean (10€/bakoitza) saldu baitziren. Jendea zain zegoen, goizean goizetik propio erostera etorritakorik ere bazen. Goizeko 11:00ak aldera Xabier Martinezek prestatutako pintxoekin batera probatzera eman zuen Maite Retolazak eta Haritz Egurenek. Ama izenaz galdetuta, “sagardo amarekin, Euskal Herrian amaren figurak, etxeko andreak duen indarra eta garrantzia lotu nahi izan dugu— aitortu digute, “etxeko produktu izarra hau izatea nahiko genuke— erantsiz. Bestalde, arkume garaia ere bada, eta horiek koxkortu orduko (11 kilo inguru), saldu egiten dituzte. Artzain askok gabonetan kentzen dituzte gehienak eta gero gazta egiteari ekin. Esnea ere saldu ohi da eta Ordizian postu pare batean edo izaten da aukera erosteko. Atzo lehen litroak (2,5€/litroa) ekarri zituen Edurne Ezenarrok, Azpeitiko Xoxote gazta saltzen den postuan. Mormalen amagiarreba Maria Jesus Garmendia izan ohi da hor. Arkumeei dagokionez, aste honetan ere, prezioa 4€+BEZa da, Garsabik emandako informazioaren arabera. Aspaldiko partez mikologia atala hutsik geratu da Ordiziako azokan. Denboraldiaren oso balorazio positiboa egin zuen atzokoan kilo gehien feria honetan saldu ohi dituen Mikel Lasak: “Onddoak geroz eta estimazio handiagoa duela esan daiteke, asko saldu da aurten. Bereziki Zamorakoa, baita Palentzia edota Galiziakoa ere; hemengoa gutxi—. Orain, udaberriko zizen zain, onddoak oliotan eros daitezke. Bertakoak eta kanpokoak Bordeletik edota Murtziatik etorritako jendea ikusi genuen atzo. Hemengo gustuak bertatik bertara ezagutu, probatu, gazta bereziki, eta erosteko asmotan etorriak.- Aste honetako prezioak