Artista, diseinatzaile eta sortzaile gazteen Jazpanazoka antolatu du Beasaingo Jazpana elkarteak hirugarren urtez. Larunbatean egingo dute, Igartzako errotan, goizez eta arratsaldez: 11:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.Arropa, bitxiak, polt...

Igartzako monumentu multzoko errotan egingo dute Jazpanazoka.
Artista, diseinatzaile eta sortzaile gazteen Jazpanazoka antolatu du Beasaingo Jazpana elkarteak hirugarren urtez. Larunbatean egingo dute, Igartzako errotan, goizez eta arratsaldez: 11:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Arropa, bitxiak, poltsak, zeramika… denetik ikusi eta erosteko aukera izango da. Bertan parte hartuko dutenen zerrenda ondorengoa da: Lessbore, The Bohemian Korner, Una mama en las nubes, Queen’s Handmade, Txikas de Etxauri, Mimmeko, Banoa, Arte & Handcraft, Kakito Moda eta Kartoiarte.