EH Bilduk bost herritan egingo ditu egunotan kanpainako ekitaldiak
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak direla eta, EH Bildu koalizioak hainbat ekitaldi egingo ditu datozen egunetan Goierrin. EH Bildu koalizioak «abenduaren 20an hautetsontziak boto independentistaz» betetzeko deia egin du, Madrilen ere «independen...
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak direla eta, EH Bildu koalizioak hainbat ekitaldi egingo ditu datozen egunetan Goierrin. EH Bildu koalizioak «abenduaren 20an hautetsontziak boto independentistaz» betetzeko deia egin du, Madrilen ere «independentismoa indartsu eta prozesuari ekiteko gogoz» dagoela erakusteko.
Lazkaoko Alkartetxearen aurrean egingo dute gaur ekitaldia, 19:00etan, Urko Aiartza senaturako Gipuzkoako hautagaia bertan dela. Zaldibian ere gaur izango dute herri mailako ekitaldia, 19:30ean. Hauteskunde gaurako afaria ere antolatu dute, eta izena emateko zerrendak jarrita daude Joxepanen. Bihar berriz, Legazpin dute hitzordua. Igone Lamarain Gipuzkoako zerrendako bosgarren hautagaia etorriko da. Ekitaldia 12:00etan izango da, Nafarroa kalean.
Bestalde, Ordizian mahai-ingurua antolatu dute astelehenerako. Marian Beitialarrangoitia, eta Igone Lamarain hautagaiak eta Larraitz Ugarte diputatu ohia ariko dira solasean; moderatzaile lanak berriz, Jone Etxeberriak egingo ditu. Saioa 18:30ean izango da, Barrena kultur etxean.












