Taldearen historia biltzen duten liburua, bidea eta argazki erakusketa prestatzen ari dira. 2016an zehar, partida bereziak, hitzaldiak eta hainbat ospakizun izango dituzteOrdizia Kirol Elkarteak 75 urte beteko ditu 2016an, eta goitik ospatu nahi dute u...
Jon ‘Pirri’ Urdangarin, Joanbi Erauskin eta Xabier ‘Pitxu’ Zabalegi, OKEren 75. urtemugako ekitaldiak aurkezten.
Taldearen historia biltzen duten liburua, bidea eta argazki erakusketa prestatzen ari dira. 2016an zehar, partida bereziak, hitzaldiak eta hainbat ospakizun izango dituzte
Ordizia Kirol Elkarteak 75 urte beteko ditu 2016an, eta goitik ospatu nahi dute urteurrena. Hori dela eta, ospakizun urterako ekitaldi sorta antolatzen ari dira. Klubaren historia biltzen duen liburua eta bideoa, futbol festa, hitzaldiak, argazki erakusketa edota taldeko bazkaria dira ekitaldi horietako batzuk.
Ordizia Kirol Elkartearen jatorriaren bila hasita, 1941. urteraino egin behar da atzera. Izan ere, urte hartan sortu zuten Villafranca Union Club futbol taldea. Izen harekin aritu zen 1991. urtera arte; izan ere, orduan osatu zuten, beste kirol batzuetako taldeekin batera, Ordizia Kirol Elkartea. Egun, klubak 13 futbol talde ditu, horietatik 3 emakumezkoenak. Guztira 240 fitxa profesional dituzte, eta beste 100 ume ari dira futbol eskolan. Horiek denak koordinatzeko, beste 60 bat lagun aritzen dira, boluntario modura lanean. Zentzu horretan, «kluba osasun onean» dagoela azaldu du Joanbi Erauskin, taldeko jokalari ohi eta egungo presidentea denak. «Jarrera osasungarriak eta kirola» sustatzeko lanean dihardutela dio, eta talde ezberdinetan, «lehiakortasunaren eta parte-hartzearen arteko oreka» bilatzen saiatzen direla. «300 lagun mugitzeak azpiegitura bat» eskatzen duela azaldu du, eta zentzu horretan, boluntario moduan klubarentzat lan egiten dutenen ahalegina eskertu du.
Urteurrenerako aukeratu duten logoa.
Erauskinen hitzetan, «kluba ez da futbola bakarrik, baina 75 urte betetzen dituena futbol taldea dela kontuan izanda, urteurreneko ekitaldietan zati handi bat futbolak» hartuko duela dio. Abenduaren 29an, esaterako, futbol torneoa egingo dute. Ekainerako, berriz, Futbol Festa antolatzekotan dira, gaztetxoei begira. Partida bereziren bat ere antolatu nahi dute, baina ez dute, 1991n egin bezala, dirutzarik xahutu nahi Everton bezalako talde bat ekartzeko garaiko 2 milioi pezeta kosta zen. Horren ordez, emakumezkoen Euskal Selekzioa Ordiziara ekarri nahian dabiltza.
Klubaren historia biltzen
Halako urteurren borobila beteta, elkartearen historia biltzen duten lanek ere toki berezia izango dute egitarauan. Batetik, Patxi Garmendia historialari ordiziarra liburu bat osatzen ari da, eta beste talde batek, bideo bat ere egingo du, garai bateko protagonisten testigantzak jasoaz. Horrekin batera, 75 urtetako argazkiak biltzen dituen erakusketa ere egingo dute.
Ospakizunak borobiltzeko, Gipuzkoako Futbol Federazioaren batzarra eta futbolaren inguruko kongresua egingo dute, kirolari eta adituen hitzaldiekin.