2015/12/16

Abenduaren 27an Pirritx eta Porrotx pailazoek emanaldia egingo dute Ordizian

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak arituko dira Majorin

Goierriko Hitza

Aritz Lasak asteartean jokatuko du azken partida Asperekin

Aspe enpresak ez dio kontratua berrituko Aritz Lasa pilotari urretxuarrari. Bere azkeneko partida datorren asteartean Arrasaten Xabier Erostarbe herrikidearekin jokatuko duena izango da. Lasak 32 urte ditu eta zazpi urte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Antsietatearen inguruko hitzaldia Zelai Ariztin

Agifes elkarteko Itsasne Gallastegi psikologoak hitzaldia egingo du bihar, osteguna, Zelai Arizti kultur etxean, 18:30ean. Antsietatea nola kudeatu azalduko du, eta hainbat pauta emango ditu kontrolpean izateko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zelai Ariztitik La Sallera doan espaloia berritzen ari dira

Iparragirre hiribideko lanak amaituta, Zumarragako Udalak Santa Lutzi osterako utzi zituen Zelai Arizti parketik La Salle Legazpi ikastetxera doan espaloia berritzeko lanak. Dagoeneko hasi dira obrekin. Zorua berritzen ari dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bi Tarteanen zozketa eta Lainekin zumba saioa izango dira etzi

Gabonetako kanpainaren barruan, Bi Tartean merkatari elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu etzi, Areizaga Kalebarren plazan, 20:00etan. Abenduaren 9az geroztik erosleen artean banatu dituzte zozketan parte hartzeko txartelak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Ezinezko maletak’ liburua landuko du irakurle taldeak

Urretxu-Zumarragako euskarazko irakurle taldea ostegunean elkartuko da, 19:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak liburua landuko dute Gorka Azkaraterekin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Haurren osasuna aztergai

Goierriko 220 bat familia daude Inma proiektuan, ingurumenak haurren garapenean duen eragina aztertzeko.

Jaiotzen garen momentu beretik, gure ingurunearekin jartzen gara harremanetan: airea arnasten ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa