Federatu txartela egiteko aukera, argazki erakustaldia eta mendi irteera izango dira
Zegamako Amezti mendi elkarteko kideak Gorbeako parke naturalera egindako irteeran
Hainbat ekintza antolatu ditu astebururako Zegamako Amezti Mendi Elkarteak. Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean 2016. urteko mendi federatu txartela egiteko aukera egongo da elkartean. Interesa duen norbaitek ezingo balu bertara azaldu, elkarteko kide batekin jarri beharko da harremanetan.
Bestalde, larunbatean, 19:00etan, elkarteko kideek urtean zehar eginiko mendi irteeren argazki erakustaldia izango da Kultur Etxean. Ekintzaz betetako asteburuari amaiera mendi irteera batekin emango diote. Igandean goizeko 9:00etan Amezti mendira egingo dute irteera Aitxuri herri eskolako ikasle eta gurasoekin batera.