Bidesarien aurka Zumarragan egindako protestekin bideoa egin du Hiru sindikatuak
Garraiolarien Hiru sindikatuak bidesarien aurkako protesta egin zuen Zumarragan, Santa Lutzi egunaren harira. Bezperatik hasita, kartelak jarri zituzten herrian
Bideoan salatzen dutenez, ez dituzte “azpiegituren birrordainketak, berrordainketak eta bidesariak bezalako zerga diskriminatzaileak” onartzen. Hala, “lan egiteko eskubidearen alde” borrokan ari direla azaldu dute.