Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxeak elkarrekin aterako dira Gabon egunean
Azken urteetan Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak bakoitza bere aldetik atera dira Gabon egunean. Aurten, ordea, Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxea elkarrekin aterako dira. Hala, bi ikastetxe hauetako ikasle, irakasle eta
Azken urteetan Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak bakoitza bere aldetik atera dira Gabon egunean. Aurten, ordea, Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxea elkarrekin aterako dira. Hala, bi ikastetxe hauetako ikasle, irakasle eta gurasoek elkarrekin abestuko dituzte Gabon kantak.
Bi ikastetxeek abestiak eta ibilbidea adostu dituzte. 11:00etan aterako dira, Gainzurikoak Iparragirre plazatik eta La Salle-Legazpikoak ikastetxetik. 11:30ean Areizaga-Kalebarren plazan elkartuko dira eta ondoren herriari buelta emango diote. Zumarragako plazan, Txindoki kafetegiko plazan eta Domingo de Mendiaratz plazan geldialdiak egingo dituzte.