Goizane protagonista plazan, txistorra udaletxe azpian
Gabonen gertutasuna txoko edergailuetan antzematen da batez ere Ordiziako azokan. Izeien salmenta asko jeitsi da, aldiz pazko lore asko saltzen dira. Kanpoko produktuen artean nobedade ugari izan dira gaurkoan, hasi marrubi eta gereziekin eta amaitu il...
Gabonen gertutasuna txoko edergailuetan antzematen da batez ere Ordiziako azokan. Izeien salmenta asko jeitsi da, aldiz pazko lore asko saltzen dira. Kanpoko produktuen artean nobedade ugari izan dira gaurkoan, hasi marrubi eta gereziekin eta amaitu ilar eta babekin.
Plazara sartu orduko ikusgai eta aipagai, joan zen ostiralean jarritako emakume baserritarraren omenezko egurrezko eskultura. Plaza sarreran kokatua. berrikuntza oro bezala aldekorik eta eragozpenik ikusten dionik bada: “Ondo merezitako errekonozimentua—, “Estorbun generoa deskargatzeko—, “Inor trabatuta erortzeko ere—… Umorez hartu duenik ere izan da: “Eserita baldin badago seinale txarra, asko saldu gabe bueltatu behar duen seinale—. Txistor lehiaketaren aitzakian goizean goizetik aparteko animazioa. Eta sukalde lanetan, Ana Otegi Aramarra txokolatezko turroia fruitu lehorrekin eskaintzekotan. Generoari errepaso bat emanez, lehengo lepotik burua, oraindik ere piper gutxi batzuk, tomateak (negutegikoak) eta udazken neguko barazki aukera handia: aza, azalore, brokoli, romanesku, zerba, ziazerba, bruselazak, borrajak. Frutetan sagarra nagusi, mota asko aukeran. Idiazalgalko Kalbarioko Lakuntza motakoa azkena, “bizia eta gordina jateko biguna— Amaia Kortabarriaren hitzetan. Fruten artean kiwiak, gaztaina gutxi batzuk, hurrak eta intxaurrak. Arkumea prezio gorenean Gabonen hurbiltasuna batez ere txoko edergailuetan antz eman da. Izei gutxi batzuk ikus zitezkeen, Lasak enkarguz ekarri zituenak. Izei normardiarra zen. “Gehiago irauten du eta hostoak ikutzeko gozoagoak dira, izei gorriarenak baino— Mikelek argitu digu ohiturak asko aldatu direla esatearekin bat, lehen askoz jende gehiagok jarri ohi zituen eta gabonetako zuhaitzak. Pazko lore edo ponsetia asko salgai ziren, erakargarrienak oraindik ere gorriak izan arren arrosa eta txurixkak ere aukeran 6,5-9,5 euroan bakoitza. Arkumea prezio gorenean Menuei dagokionez, ferian bertan ez da hain nabarmena eguberrien hurbiltasuna eta izatekotan ere hurrengoan antz emango da. Arkumea izan daiteke etxe askotako jaki, eta artzainek jasotzen dutenaren arabera garesti aitzakirik gabeko otordu bikaina. Aste honetan Garsabik emandako datuen arabera eta 26ra arte, prezioa 4,80 euroan (+BEZ) kiloa. bizirik pisatuta. Kanpotik nobedade ugari Hemengoak jateko hiru bat hilabete beharko ditugu kanpotik lehen baba (3€/k) eta ilarra (5-5,4€/k) ekarri dituze. Marrubiak hasi dira Huelvakoa 4,5 eta 7,9/k. eta urrutiagotik oraindik Argentina eta Txiletik gerezia 15 eta 18 €/k. salduko dira.- Aste honetako azokako prezioak