Joseba Agirretxea Beasaingo Salbatoren izan da gaur.
EAJren Gipuzkoako zerrendaburuaren, Joseba Agirretxearen, hauteskunde kanpainako ekitaldia iragarrita zegoen gaur Beasaingo Salbatoreko industriagunean. Eskualdeko alkateez gain, Arantxa Tapia sailburua eta Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakaria ere ondoan izan ditu Agirretxeak.
Industria, berrikuntza, ikerkuntza, garapena eta nazioarteratzea defendatu dute Salbatoreko industriagunean. “EAJk, beti, Euskadin, ikerketaren, garapenaren eta hobekuntzaren aldeko apustua egin duela” gogorarazi zuen Agirretxeak. “Gure industria ehuna, gure industri sistema eustea bakarrik ez, baizik eta hobetzea eta eguneroko berrikuntza izan da betidanik gure apustua. Ikerketa, garapena, berrikuntza eta nazioarteratzea industriari oso lotuta egon diren ezaugarriak izan dira eta krisi ekonomikoaren aurrean, hauei esker, euskal ekonomiak espainiar ekonomiaren aurrean hobeto erantzun jakin izan du”. Norabide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen Agirretxeak: “Industria aurreratua izango da, eta izaten jarraituko du, gure ekonomia eredua zutabe nagusia. EAJk bere egitarauan beti eramango duen puntua izango da”.
Era berean, Asteartean Goiekik aurkeztu zuen Get Goierriren eredua nabarmendu du Gipuzkoako EAJko hautagaiak.
Iñigo Urkullu Igartzan zain
Salbatoreko agerraldiaren ondoren, Beasaingo Igartzan, Iñigo Urkullu Gasteizko lehendakaria ere gehitu zaio taldeari. Guztiak elkarrekin, herriko kaleetan ibili dira hauteskunde propaganda banatzen.