Kaleratzeak Stop! plataformak bilera egingo du gaur Ordizian
Goierriko Stop Kaleratzeak plataformak bilera bat deitu du gaurko, zoru klausula duten kredituek kaltetutakoei begira. Pasa den astean egin zuten aurreneko deialdia, eta 30 kaltetu elkartu ziren, baina gehiago egon daitezkeelakoan, bigarren deialdi bat egin dute gaurko. Ordiziako Zuhaizti zentro sozialean elkartuko dira, 18:00etan. Informazio gehiago nahi duenak 639 260 901 telefono zenbakira dei dezake.