Musika eskolak Eguberrietako bi kontzertu egingo ditu
LAZKAO // Lazkao Txiki musika eskolako ahots koruek astelehenean dute Gabon kontzertua, Arerian, 18:30ean. Sarrerak aurrez bulegoan edo bertan eros litezke (2 euro). Eguberri saio orokorra asteartean da, ordu eta toki berean. Sarrera 2 euro da.












