54.000 goierritarrek dute gaur botoa emateko eskubidea
Iritsi da eguna. Bi asteko kanpainaren ondoren, gaur egingo dituzte Espainiako Gorteetarako Hautekundeak. Guztira 54.042 goierritarrek dute botoa emateko eskubidea; horietatik 1.585 dira atzerrian bizi baina boza eman dezaketenak.
Goizeko 9:00etan zabalduko dituzte hautetsontziak, eta 20:00ak arte izango da botoa emateko aukera. Ordu horretan hasiko da boto kontaketa.
Goierriko Hitzak jarraipena egingo dio gaurko hauteskunde egunari, eta 21:00etatik aurrera herrietako emaitzak ikusteko aukera izango da.
Informazio osagarria
Kanpaina hotza
Udaletako edo legebiltzarreko hauteskundeen aldean, kanpaina hotza izan da Goierriri dagokionean. Alderdiek batez ere herrietako azokak aprobetxatu dituzt botoa eskatzeko. Kanpainako ekitaldi gutxi batzuk ere izan dira, baina esku bakarreko hatzekin kontatzeko modukoak.
Albiste honekin lotuta: