Beasainen, 13:00ak aldean, jendetza joan da botoa ematera.
Eguerdiko 14:00etako datuen arabera, bozkatzera deitutako euskal herritarren %36,94 joan da botoa ematera. Gipuzkoan berriz, datua handixeagoa da, %39,40koa. Horrenbestez, 2011ko hauteskundeekin alderatuta, parte hartzeak puntu eta erdi egin du gora.
Herririk gehienetan, eguerdi partean joan da jenderik gehiena botoa ematera, eta zenbait tokitan, Beasainen esaterako, jende pilaketak ere sortu dira garai horretan.
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera emango dute parte-hartzearen inguruko bigarren datua.