Herritar bat botoa ematen gaur, Urretxun.
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak dira gaur, eta 54.000 goierritar daude botoa ematera deituak. Goizeko 9:00etan hauteslekuak zabaldu dituztenetik hasi dira herritarrak botoa ematera gerturatzen. Eguerdi partea izaten da hautesleku askotan, jende gehien pilatzen den garaia. Aurreneko parte hartze datuen zain, ez dirudi abstentzioa estatu mailako beste hauteskundeetan baino handiagoa izango denik.