Murumendiko ikasleak Kike Amonarrizekin.
Beasaingo Murumendi ikastetxeko 6. mailako ikasleak EITBren Miramongo estudioetan izan ziren abenduaren 16an, Kike Amonarrizen Buru Bero programa grabatzen. Ikusle moduan joan ziren beasaindarrak Euskal Herriko beste toki batzuetako haurrekin batera. Gaur, 22:00etan, ikusi ahalko da Buru Bero eta Beasaingo haurrak, ETB1ean.