Sabeleko soinketa hipopresibo jarduera egingo dute Lazkaon
LAZKAO // Lazkaon urtarrilaren lehen astelehenean, 4an, goizeko 11:00etan sabeleko soinketa hipopresibo jarduera egingo dute. Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian egingo da ikastaroa. Bertan, soinketa mota hau zer den azalduko dute, eta probatzeko auk...
LAZKAO // Lazkaon urtarrilaren lehen astelehenean, 4an, goizeko 11:00etan sabeleko soinketa hipopresibo jarduera egingo dute. Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian egingo da ikastaroa. Bertan, soinketa mota hau zer den azalduko dute, eta probatzeko aukera ere egongo da. Ikastordua doakoa izango da, eta kiroldegitik probatzeko gonbita luzatu dute.