Ataunen bukatu da Gabonetako IV. Pilota Txapelketa
Haur pilotariek sei jardunaldiko lehiaketa izan dute Ataunen, Gabonetako IV. Txapelketan. Goierriko bederatzi herritako 140 bat neska-mutiko ibili dira, aurreko astean eta oraingoan, Auzoeta kiroldegian. Finalak gaur goizean jokatu dituzte, sei adin mailatan bereizita. Harrobia lantzeko modua eskaini du, beste behin, Ataungo hitzorduak. 8 eta 13 urte artekoek parte hartu dute.
Finalak jokatu ondoren, hiru pilotari entzutetsuk banatu dizkiete sariak: Iñaki Artola profesional alegiarrak, eta Ibai Arratibel eta Iraitz Zubizarreta gazte ataundarrek. Finalistek dominak jaso dituzte, eta partaide guzti-guztiek opari poltsatxo bat.
ç
Hauek dira emaitzak:
Benjaminak (2007an jaioak):
- Txapeldun: Murumendi (Unax Madina eta Oier Landa)
- Txapeldunorde: Lapke-2 Lazkao (Xabat Aizpurua eta Markel Iturriotz).
- Txapeldun: Ordizia-1 (Aratz Otaegi, Xuban Munduate)
- Txapeldunorde: Arkupe-Olaberria (Jon Naldaiz, Unai Eguren)
- Txapeldun: Ataun-5B (Julen Aramendi, Markel Senar, Beñat Zubizarreta)
- Txapeldunorde: Ataun-5C (Ekhi Aldasoro, Enaitz Izagirre, Udai Ramirez)
- Txapeldun: Ataun-6D (Kaia Perlines, Maialen Jurica, Maddi Urrestarazu)
- Txapeldunorde: Zaldibia-A (Sara Etxabe, Maren Mendizabal, Intza Olano)
- Txapeldun: Zaldibia-B (Enaitz Etxeberria, Iñigo Mendizabal, Anartz Morales)
- Txapeldunorde: Tartaloetxe-4 Zegama (Unai Barandiaran, Egoi Telleria)
- Txapeldun: Tartaloetxe Zegama (Unai Moran, Angel Etxeberria)
- Txapeldunorde: Arkupe Olaberria (Mikel Etxezarreta, Xabier Naldaiz)