
Iragarrita baino orduerdi beranduago iritsi dira Ekialdeko Hiru Erregeak Beasaingo Loinazko San Martin plazara. Ordurako ilara luzeak osatuta zeuden; gustokoen zuten erregeari gutuna emateko prest zeuden haurrak, gurasoak eta aitona-amonak urduri ikus zitezkeen. Erregeen laguntzaileek HITZAri jakinarazi diotenez, Arangoiti egoitzan uste baino gehiago luzatu zaie lana.
Arratsaldean, 18:15ean hasita, zamalkada egingo dute Igartzako jauregitik Loinazko San Martin plazaraino.