Otaegik eta Lopez Azpilikuetak irabazi dute Zeraingo aizkora proba
Urrezko Aizkolarien binakako txapelketan, Zerainen gaur eguerdian jokatu da bi bikoteren arteko neurketa. Joseba Otaegi eta Juan Jose Lopez Azpilikueta bikoak irabazi du. 24 enbor sei modutara ebakitzea zuten lana, eta 24:11 minutu behar izan dute horretarako, denera. Iñaki Azurmendi arriarandarraren eta Donato Larretxearen bikoteak 13 segundo gehiago behar izan du.