Asto bat, atzo, Lazkaoko plazan./Aimar Maiz
Lazkaon atzo ospatu zuten Astotxo Eguna. Astoa izan zen eguneko izarra, eta, urteroko ohituran, hiru gune izan zituen festak. Bat, antzinakoena, 1642tik egiten delako, Zistertarren komentuko jaiotza, irudi handiekin osatua. Bigarrena, plazan egin zen Gipuzkoako enkarterri astoen 17. lehiaketa. Eta, hirugarrena, ia 30 urte daraman
Egiptorako ihesa kale antzezpena, Zelaian.
Gipuzkoako asto lehiaketan 80 bat buruk parte hartu zuten, denak euskal arraza autoktonokoak. Ar dotoreena Migel Gabilondo belauntzarraren
Fermin izendatu dute, eta eme dotoreena Luis Arakistain errezildarraren
Zelestina. Kalifikazio ofiziala lortzeko 19 asto eraman zituzten, baina erdiek bakarrik jaso zuten enkarterri astoaren izendapen ziurtagiria.
Ondoren, 150 bat lazkaotarrek jokatu zuten
Egiptorako ihesa. Haurren, lehenbizi, Astotxo txiki deritzon desfilea egin zuten. Euri-langarra egin zuen goiz osoan Lazkaon, nahiz eta antzerkirako aterrune txiki bat eman zuen.