Ataunen hasi da Gure Esku Dagoren 2016ko prozesua, ehun herritarren sostenguarekin
Gure Esku Dagok ostiralean aurkeztu zuen Ataunen aurtengo ezarritako asmoak eta galdeketaren prozeduraren berri. Herri Antzokian eman zituzten azalpenak, eta ondoren taldeko argazki jendetsua atera zuten, kalostrapean. Ehun-bat ataundar bildu ziren aurkezpen ekitaldira, hautetsontziaren irudia aurrea zeukatela. Sinadura bilketa ere hasi dute, ekainaren 19ko herri galdeketari babes-zilegitasuna aitortzeko.