Benita Iñurritegik, Beasaingo “amamak” 103 urte bete ditu gaur. Brinkolako Olazarra baserrian jaioa da Benita. Legazpira joan zen lehenik bizitzera eta ondoren Beasainera.
Beasaingo alkateak eta ongizate saileko zinegotziak bisita egin diote eta lore sorta eta plaka oparitu urtebetetze egunean.