![haurreskola](http://goierri.hitza.eus/site/files/2016/01/haurreskola.jpg)
Izena emateko azken eguna ostirala izango da. Legazpin bi haurreskola daude, San Juan eta Itxaropen. Biak publikoak dira. Itxaropenen plaza guztiak beteta daude, baina San Juan haurreskolan 20 plaza daude libre: 0-1 urtekoen geletan 13 eta 1-2 urtekoen gelan 7. Izena emateko, haurreskolara jo behar da, 13:00etatik 14:30era. Zalantzak argitzeko ere, bertara jo daiteke, 943 73 04 34 zenbakira deitu edo sanjuan.legazpi@haurreskolak.eus helbidera idatzi. Izena emateko behar den informazio guztia haurreskolak.eus webgunean dago.