Lekuonak eta Otegik hiriburu guztiak lotu dituzte monozikloz
Lortu dute helburua. Jon Lekuona eta Beñat Otegi ordiziarrek Euskal Herriko hiriburu guztiak lotu dituzte, Monozikloz Herrira egitasmoarekin. Asteburuan osatu dute azken bidaia, Baiona, Donostia eta Ordizia lotu dituena. 120 kilometroko bidaia izan da; igande goizaldeko 02:00etan abiatu ziren Baionatik; goizeko 09:00ak aldera iritsi ziren Donotiara, eta atzo iluntzean, 19:30ak aldera, bukatu zuten bidea. Aurrena Itsasondon eta gero Ordizian, ongi etorri beroa egin zieten herritar eta lagunek.