Hamaiketakoa jan ondoren, Zeraingo Mandioa tabernan
Zegamako Amezti mendi elkarteak 2016. urteko lehenengo mendi irteera egin zuen igandean.
Zegamatik abiatu eta Barbari auzoa joan ziren. Ondoren, basoetatik barrena iritsi ziren
Zeraina. Bertan hamaiketakoa egin zuten, eta ondoren, Hermaoso inguruetatik igaroz, Zegamara itzuli ziren.
Hurrengo irteera urtarrilaren 24an egingo dute. Aitxuri herri eskolako ikasleekin Iruñako Rokopolis eskalatze aretora joango dira.