Khuruts Begoña artistaren laburren emanaldia ostiralean
IKUS-ENTZUNEZKOAK // Butak 21 Zine Klubak antolatuta, ostiralean Khuruts Begoñaren laburmetraiak ikusteko aukera izango da Zelai Arizti aretoan. 22:15ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. 2015ean zuzendutako El chofer lana eskainiko d...
IKUS-ENTZUNEZKOAK // Butak 21 Zine Klubak antolatuta, ostiralean Khuruts Begoñaren laburmetraiak ikusteko aukera izango da Zelai Arizti aretoan. 22:15ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. 2015ean zuzendutako El chofer lana eskainiko dute lehenengo, 11 minutukoa. Jarraian, artistaren beste ekoizpen batzuekin osatuko dute emanaldia.