Andoitz Imaz, Goio Mujika, Victor Asensio eta Aitor Ormazabal izan da dira irabazleak.
Beasaingo Bealak, Intxaurpe, Beti Bizi, Muñogain, Arrastaka eta Beasainmendiko elkarteek herrian antolatzen dituzten lasterketa guztiak batuta Beasain Challenge zirkuitua sortu zuten iaz. Era horretan, beasaindarrak korrika egitera bultzatu eta herrian urtean zehar egiten diren sei probatan (hamar lasterketa guztira) parte hartzera sustatu nahi izan zituzten. Luzera eta ezaugarri desberdinetako probak dira guztiak.
Lehenengo saiakeraren emaitzarekin gustura gelditu dira antolatzaileak. Emandako datuen arabera, Beasaingo lasterketaren batean, 226 korrikalari beasaindarrek hartu baitzuten parte 2015ean. Lehiakortasunetik harago, partaidetza saritu nahi izan dute Beasain Challengearekin.
Ildo horretan, lau beasaindar izan ziren 2015ean, urtarriletik abenduaren 31ra bitartean, ezaugarri desberdinetako lasterketa guztietan parte hartu duten beasaindarrak:
Andoitz Imaz, Goio Mujika, Victor Asensio eta Aitor Ormazabal. Bost lasterketetan, parte hartu zutenak, berriz, bi izan ziren: Markos Alustiza eta Iñaki Etxeberria.
Gaur udaletxean egin da sari banaketa ekitaldia. Herriko korrikalari ugari elkartu dira bertan.
Informazio gehiago biharko Hitzan.