Khuruts Begoñaren laburmetraiak ikusteko aukera izango da ostiralean
Butak 21 zine klubak saio berezia antolatu du ostiral honetarako: Khuruts Begoña artistaren laburmetraiak eskainiko dituzte Zelai Arizti aretoan, 22:15ean, dohainik. Artista bertan izango da, lanen inguruko azalpenak emateko prest.
Butak 21 zine klubak saio berezia antolatu du ostiral honetarako: Khuruts Begoña artistaren laburmetraiak eskainiko dituzte Zelai Arizti aretoan, 22:15ean, dohainik. Artista bertan izango da, lanen inguruko azalpenak emateko prest. Hiru film eskainiko dituzte: ¡La corona es mía!, El anhlelo del cangrejo eta El chofer. Azken film hori Urretxu-Zumarragan grabatu du, eta hainbat herritarrek parte hartzen dute.
Bestetik, Butak 21 zine klubaren neguko zikloa urtarrilaren 29an hasiko da, Fernando León de Aranoaren Un día perfecto filmarekin.