Seguran harrera egin diete 04/08 sumarioko auzipetuei
04/08 sumarioko epaiketa bukatuta, etxean dira dagoeneko bost auzipetu goierritarrak. Goizeko 11:00ak aldera abiatu dira Madriletik, eta arratsaldeko 19:00ak aldera iritsi dira Segurara. Harrera egin diete bertan; dantzariek agurra egin eta lore sorta bana eman diete. Ekitaldian, auzipetutako bost goierritarretik hiru izan dira: Karmele Aierbe, Egoitz Apaolaza eta Asier Imaz. Peio Galvez eta Eusebio Lasa beste auzipetu batzuekin batera etorri dira, eta ez dira ekitaldirako iritsi.