2016rako antzerki programazioa aurkeztu dute, haur eta helduentzat
Aurten ere, Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarlanean antolatu dute 2016rako antzerki programazioa. Zumarragako Zelai Arizti aretoan eskainiko dituzte helduentzako antzezlanak, otsailetik abendura, hilabete bakoitzeko lehenengo ostiralean. Guztira zortzi izango dira,
Aurten ere, Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarlanean antolatu dute 2016rako antzerki programazioa. Zumarragako Zelai Arizti aretoan eskainiko dituzte helduentzako antzezlanak, otsailetik abendura, hilabete bakoitzeko lehenengo ostiralean. Guztira zortzi izango dira, erdiak euskaraz eta erdiak gaztelaniaz. Haurrentzako antzezlanak, berriz, Urretxuko Labeaga aretoan izango dira: bost emanaldi, denak euskaraz.
Mikel Serranok eta Jon Luquik aurkeztu dute programazioa. Bi alkateen hitzetan, “kalitatezko” antzezlanak ikusteko aukera izango da, eta herritarrak animatu dituzte antzerkia kontsumitzera.
Bonoak erosteko aukera
Helduen sarrerak 10 euro balio ditu, baina bonoa erosteko aukera izango da. Urte guztiko bonoak 65 euro balio ditu, eta euskarazko saioetarako bonoak 32,5 euro. Bonoak urtarrilaren 19, 21 eta 23an eros daitezke, Zelai Arizti kultur etxean.
Haurrentzako antzezlanetarako sarrerak 5 euro balio ditu. Bonoak 20 euro balio ditu. Haurrarentzako eta laguntzaile batentzako bonoa ere eros daiteke, 30 euroan. Otsailaren 19ra bitartean eros daitezke bonoak Urretxuko kultur etxean.
HELDUEN ANTZERKIA
Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:30ean.
Otsailak 5. Cabaret Chihuahua (Gaztelaniaz). Pabellon nº6 eta Teatro Mutante. Durangoko mutil bat auto istripuz hiltzen da, eta beste bizitza batera pasatzen da: Chihuahua kabaretera. Musikala da.
Martxoak 4. Kreditua (Euskaraz). Tanttaka teatroa. Bankari baten eta bankura kreditu eske joaten den gizon baten arteko tirabirak antzeztuko dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Joseba Apaolazak.
Apirilak 1. El ingenioso caballero de la palabra (Gaztelaniaz). El brujo. Aktore bakarra Lazarilloren, Francisco de Asisen edota On Kixoteren azalean sartuko da, errealitatearen eta fantasiaren artean mugituz.
Maiatzak 6. Etxekoak (Euskaraz). Huts teatroa. Jon Gerediagak idatzi eta Ander Lipusek zuzendutako antzezlana, Maddi eta Mamadou-ren maitasun istorioa ardatz hartuta.
Ekainak 3. Tipos de tipas (Gaztelaniaz). La Lulu teatro. Maribel Salas, Gemma Martinez eta Sol Maguna aktoreen esketxak.
Urriak 7. Datorren urtean hobeto (Euskaraz). Txalo produkzioak. Hiru emakumeren bakarrizketak, pentsamenduak, elkarrizketa motzak, krisialdiak…
Azaroak 4. El pueblo de los medallos (Gaztelaniaz). Félix Albo. Herri batean lau lagun hiltzen dituzte, eta Guardia Zibilak ikerketa bat hasten du hiltzaileak aurkitzeko. Umorea eta misterioa nahasten ditu.
Abenduak 2. Kuaderno zuria (Euskaraz). Hika teatroa. Begoña eta Arrate ahizpek topo egiten dute beren jaiotexean, ama hiltzen denean.
HAURREN ANTZERKIA
Urretxuko Labeaga aretoan, 17:00etan.
Otsailak 21. Elmer elefantea (Euskaraz). Teatro de la luna.
Martxoak 20. Birusak erasoan (Euskaraz). Toni la sal.
Apirilak 17. Amalur (Euskaraz). Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Antzezlan hau Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da, eta sarrerak zazpi euro balioko ditu.
Urriak 9. Hansel eta Gretel (Euskaraz). Glu Glu teatroa.
Azaroak 13. La familia Toronbole (Euskaraz). Tonino eta Dammiano.