Sinadura bilketa eguna ospatuko du Gure Esku Dagok larunbatean
Larunbata jarri dute sinadurak biltzeko egun bezala, baina ostiralean eta igandean ere egongo da aukera. Bazkide izateko kanpaina abian jarri du Gure Esku DagokEkainaren 19an egingo du Gure Esku Dago egitasmoak galdeketa Goierriko 22 herrietan, Diman ...

Larunbata jarri dute sinadurak biltzeko egun bezala, baina ostiralean eta igandean ere egongo da aukera. Bazkide izateko kanpaina abian jarri du Gure Esku Dagok
Ekainaren 19an egingo du Gure Esku Dago egitasmoak galdeketa Goierriko 22 herrietan, Diman eta Ispasterren (Bizkaia). Hori aurrera eramateko bidean dabiltza, eta herriz herri galdeketa hori babesteko sinadurak biltzen ari dira dagoeneko. Gutxienez 6.000 sinadura jaso behar ditu Gure Esku Dagok Goierrin, legitimazio gisa. Urtarril amaiera arte jarri dute sinadurak biltzeko epea. Larunbatean, urtarrilak 16a, aukeratu dute sinadura eguna, eta herri askotan jarriko dituzte mahaiak herritarrek beren babesa adierazi dezaten. Larunbata jarri duten arren sinatzeko egun ofiziala, ostiraletik hasita igandera arte egongo da hainbat herritan mahaia babesa adierazi eta sinatzeko aukerarekin. Sinadura kopurua Sinatzeko Goierriko herriren batean erroldatuta egon behar da, eta 16 urtetik gora eduki behar dira, 2000. urtean jaioak barne. Ekaineko galdeketarako ere adin muga bera jarri dute. Badaude 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriak Goierrin, eta noski, herri bakoitzean lortu behar diren sinadura kopurua desberdina da; herriaren biztanleen arabera doa kopurua. Batetik, 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan, 16 urtetik gorako biztanleriaren %15aren atxikimendua lortu beharko du Gure Esku Dagok; eta, bestetik, 2.000 eta 20.000 biztanle arteko herrietan %10arena. Herri bakoitzak bere erronka jarri du sinadura kopuruari dagokionean; Beasainek, adibidez, 1.500 sinadurakoa jarri du, eta Lazkaok 1.000koa. Bilketarako mahaia jartzen ez duten herriak ere izango dira, esaterako, Legazpi. Hala ere, babesa adierazi nahi duenak aukera izango du Kale Nagusiko beraien lokalean egiteko. Honako ordutegia dute: astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara. Beasaingo eta Lazkaon ere aukera egongo da dituzten lokaletan sinadura emateko. Lazkaon ostegunetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita lokala, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara. Beasaingo elkargunearen ordutegia, berriz, honakoa da: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu ateak. Bazkide izateko aukera
- Ataun. 18:00etan, San Gregorion.
- Ezkio-Itsaso. 18:00etatik 21:00etara, Udaletxe azpian.
- Lazkao. 18:00etatik 20:00etara, San Prudentzion, zine parean.
- Urretxu-Zumarraga. 12:30ean, Beloki pilotalekuko sarreran.
- Ataun. 12:00etan, San Martinen.
- Beasain. 11:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara, Porteria, Bideluze plaza, Zubimuzu, Igartza ingurua eta Antzizar kiroldegian.
- Ezkio-Itsaso. 10:00etatik 13:00etara, Udaletxe azpian.
- Idiazabal. 12:00etatik 14:00etara, Pagosa okindegi parean.
- Lazkao. 11:00etatik 13:00etara, herriko plazan.
- Urretxu. 11:00etatik aurrera Areizaga-Kalebarren plazan.
- Zegama. 19:30etatik 20:30etara, Manolone aurrean.
- Zumarraga. 11:00etatik aurrera, Euskadi plazan.
- Ezkio-Itsaso. Meza ondorenean, Alegin eta Itsason.
- Zegama. 12:30etatik 13:30etara Manolone aurrean.