Sofia Arostegiren ‘Dantzaria naiz’ lana
Sofia Arostegi margolariak eta Jose Luis Elexpe eskultoreak ‘Bateginik’ erakusketa jarriko dute Ordizian, bihartik aurrera. “Down sindromea eta inklusibitatea” landu nahi izan dituzte bi artistek. Bihar egingo duten aurkezpenean, Verdini dantza taldeak ere parte hartuko du. 19:00etan izango da, Barrena kultur etxean.
Down sindromea duten pertsona askok dantza erabiltzen dute espresio bide moduan, eta hori izan da erakusketa honen oinarria. Arlo horretan lan egiten du Verdini dantza taldeak ere, down sindromea duten pertsonekin dantza eta espresio artistikoak landuz. Hori dela eta,
Bateginik erakusketaren estreinaldirako gonbidatu dituzte.
Verdini taldea 1992an sortu zen, eta desgaitasunen bat duten pertsonekin dantza ikuskizunak egiten aritu da geroztik, hogei urtez baino gehiagoz. Bihar arratsaldean izango da haien saioa ikusteko aukera, erakusketa zabaltzearekin batera. 19:00etan izango da, Barrena Kultur Etxean. Bestalde, erakusketa bera, otsailaren 5era bitartean egongo da ikusgai.