Izen emateko epea astelehenean hasiko da, eta otsailaren 5a arte egongo da irekita
Aurtengo Zegama-Aizkorri maratoia maiatzaren 22an izango da. Proban parte hartzeko izen-emateko epea astelehenean hasiko da, eta otsailaren 5a izango da azken eguna. Guztira,
500 dortsal banatuko dituzte.
Zozketa otsailaren 26an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Zegaman.
Kilometro bertikala
Kilometro bertikala, berriz, maiatzaren 20an izango da.
200 dortsal daude parte hartzaileentzako, eta ziurrenik muga hori gaindituko denez, (iaz 150 dortsal zeuden eta 600 pertsona inguruk eman zuten izena) maratoiko dortsalekin batera zozkatuko dira kilometro bertikaleko dortsalak. Gainera, aurtengo
ibilbidea aldatu egin dute: Aitxuriko punta igo beharrean, Iraule igoko dute.