Elektro estimulazio zerbitzua eskainiko du Ispilla polikiroldegiak
Eguerdian aurkeztu dute Zumarragako Ispilla polikiroldegian gaurtik aurrera martxan izango den elektro estimulazio zerbitzua. Udaleko kirol sailaren eta polikiroldegiaren ekimenez jarri dute, eta Fermin Urtizberea izango da zerbitzuaren arduraduna. Urtizbereak
Eguerdian aurkeztu dute Zumarragako Ispilla polikiroldegian gaurtik aurrera martxan izango den elektro estimulazio zerbitzua. Udaleko kirol sailaren eta polikiroldegiaren ekimenez jarri dute, eta Fermin Urtizberea izango da zerbitzuaren arduraduna. Urtizbereak azaldu duenez, elektro estimulazioak giharrak lantzeko balio du. Teknika honen bitartez, entrenamendu arrunt batean lantzen diren giharraren zatiez gain, barneko zuntzak ere lantzea lortzen da.
Garai batean masajeak emateko gelan jarri dute martxan zerbitzua. Elektrodoak dituen txaleko bat jantzi beharko dute erabiltzaileek (hiru neurri daude aukeran), eta txalekoa soinean dutela ariketa jakin batzuk egin. Ordu erdiko saioak dira. Elektrodoek ongi funtziona dezaten, txalekoa busti egin behar da lehenik. Urtizberearen esanetan, “astean saio bat eginda oso emaitza onak lortzen dira”.
Prezioak
Hamar saioko bonoak 300 euro balio du, 4 saiokoak 140 euro, saio bakarrak 40 euro, eta probako saio batek 20 euro. Zumarragako, Urretxuko zein Legazpiko polikiroldegietako erabiltzaileek, gainera, %25eko deskontua izango dute (probako saioan izan ezik).