
Gabirian, apirilaren 9an jokatuko dute I. Leharrei mendi lasterketa. 24 kilometro luzeko proba izango da, eta 1300 metroko gora-behera metatua izango du. Lasterketako korrikalari kopurua mugatua da: 150 pertsona. 1920 eta 1998 urte bitartean jaiotakoek parte hartu ahalko dute.
Astelehenean, goizeko 8etan zabalduko dute
izen-ematea (
hemen klikatu izena emateko). Hauek izango dira izen-emate motak:
- 18 € Federatuak, txip horiarekin
- 20 € Federatuak, txip gabe
- 22 € Federatu gabeak, txip horiarekin
- 24 € Federatu gabeak, txip gabe
Lasterketaren
irteera eta helmuga Gabiriako herrigunean izango dira. Herrira iristeko azken zatia aldapa gora izango da. Lasterketaren izenari dagokionez, diotenez, eliza eraikitzen ari zirela harria garraiatzen zebilen mando bat bertan geratu zen, leher eginda. Hortik datorkio izena azken aldapari eta lasterketari.
Lasterketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak,
Leharrei.eus helbidean aurki dezake.