Zegama Lantzenek batzar irekia egingo du bihar
Kultur Etxeko Oria gelan, bihar 11:00etan, batzar irekia egingo du Zegama Lantzenek. Bertan, Zegama Lantzenek Zegamako Udalean azken agintaldi honetan egindakoaren berri emango du eta etorkizunean zein proiektu ikusten diren bideragarriak aztertuko dute. Zegama Lantzenetik jakitera eman dutenez, “topagune aproposa izango da herritarrok ditugun kezka, kexa eta proposamenak adierazi eta elkartrukatzeko”.
OHARRA: Horrenbestez, gaur Goierriko Hitzaren papereko edizioan argitaratutako albistea ez da zuzena. Batzarra Zegama Lantzenek deitzen du, eta ez udalak. Barkatu eragozpenak.