36 xake jokalarik parte hartuko dute Eire-Bankoa txapelketan
Atzo Eire-Bankoa xake txapelketa hasi zen. Lehenengo taldeak zozketatu zituzten eta ondoren Legazpiko Santikutz taldekoek Urretxu eta Zumarragako Goierri taldekoen aurka jokatu zuten. Legazpiarrak nagusitu ziren. Goierrirekin Jon Alvarez, Ketxus
Atzo Eire-Bankoa xake txapelketa hasi zen. Lehenengo taldeak zozketatu zituzten eta ondoren Legazpiko Santikutz taldekoek Urretxu eta Zumarragako Goierri taldekoen aurka jokatu zuten. Legazpiarrak nagusitu ziren. Goierrirekin Jon Alvarez, Ketxus Amenabar, Juanjo Muñoz eta Abdellach Balgak jokatu zuten. Santikutzekin, berriz, Mario Gallego, Unai Elias, Asier Imaz eta Manu Fonsecak.
Txapelketari dagokionez, 17. edizio honetan 36 lagunek parte hartuko dute. Faborito nagusiak Jesus Mari Rodriguez, Anibal Fernandez, Aitor Gallastegi eta Egoitz Irure (iazko txapelduna) dira.