Mingainluze lehiaketako kanporaketak
Asteburuan Mingainluze lehiaketaren bosgarren edizioko kanporaketak jokatu dituzte Urretxuko Labeaga aretoan. 153 gaztetxok parte hartu dute, 51 taldetan banatuta. Asteburu honetan jokatuko diren finalerdietara 24 talde sailkatu dira. Hauek dira
Asteburuan Mingainluze lehiaketaren bosgarren edizioko kanporaketak jokatu dituzte Urretxuko Labeaga aretoan. 153 gaztetxok parte hartu dute, 51 taldetan banatuta. Asteburu honetan jokatuko diren finalerdietara 24 talde sailkatu dira.
Hauek dira finalerdiak jokatuko dituzten taldeak: Terminatorrak, 3 pitufoak, Game over, JLA taldea, Ther dan fo wort, Nahiz eta…, The tops, Gu bai ausartak, Ale-hop, Anonymos, Euskaldunak, Niri euskaraz, Bai zera!, Behor-kumixek, Tximistak, Los burlaos, Hiru izurdeak, Etorri taldea, Mingainmotz, Ikusezinak, Zarrapata, G.T.P.S., Irabazleak eta Nire amonaren kroketengatik. Ikusten denez, Urretxu eta Zumarragako gaztetxo hauek, Mingainluze lehiaketako probetan ez ezik, izenak asmatzen ere abilak dira.
Finalerdiak larunbatean eta igandean jokatuko dituzte, 17:00etan, Labeaga aretoan. Finala hilaren 31n izango da, ordu eta toki beretan. Saioak irekiak dira eta nahi duten guztiak joan daitezke lehiaketaz gozatzera.